Erraza da kanpainarako unitatea sortu dugu Ilazki Euskaltegian
Ilazki Euskaltegia elkarlanean aritu gara Donostia Euskarazekin eta Legazpi euskaltegiarekin batera “Erraza da” proiektua abian jartzeko: Parte Zaharreko jatetxetan eta tabernetan euskara ez dakiten zerbitzariei eta langileei zuzenduta egongo da. Egunean bi hitz edo esamolde ikastea da proiektuaren muina eta, horrela, hiru hilabetetan 200 hitz / esamolde ikasita, gutxieneko ulermena izateko gaitasuna izango dute. Bezeroen... The post Erraza da kanpainarako unitatea sortu dugu Ilazki Euskaltegian appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Bezeroen eta langileen arteko lehen hitzak zerikusi handia du hizkuntza hautuan. Horregatik, hain garrantzitsua da bezeroa agurtzea Kaixo! esanez edo Zer hartu nahi duzu? galdetuz, hasierako agur horrek euskararen erabilera ikaragarri errazten du eta.
Parte Zaharreko taberna guztiak bisitatuko dira
Datorren astean hasiko dira Parte Zaharreko tabernak eta jatetxeak bisitatzen. Erronkan parte hartu nahi duen establezimenduak izena eman beharko du eta gauza bera egin beharko dute proiektuan parte hartuko duten zerbitzariek. Behin izena emanda, parte hartzaileek hitz guztiak biltzen dituen euskarria jasoko dute eta apirilaren 23an hasiko dira denak batera hitzak ikasten. Hamabostean behin, ikasitakoari buruzko galdera sorta motz bati erantzun beharko diote.
Egitasmoan parte hartuko duten langileei “Ikasten ari naiz” esaldia duen txapa eramateko aukera emango zaie. Horrela, bezero euskaldunak jakin ahal izango du zerbitzaria euskara ikasteko ahalegina egiten ari dela. “Erraza da” proiektuan parte hartuko duen establezimenduak egutegi bat jasoko du, non egunean hiztegiko hitz bat jasoko den. Egutegi hori leku ikusgarrian jartzeko eskaera egingo zaie arduradunei, bereziki euskara ez dakiten bezeroek ikusi eta ikasi dezaten.
Proiektuari buruzko informazioa, jarraibideak, hitz guztien zerrenda eta abar www.errazada.eus webgunean izango dituzte eta “Erraza da” egitasmoa bukatzen duten guztiek agiri bat jasoko dute.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin eta Ilazki eta Legazpi6 euskaltegiekin elkarlanean
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak begi onez ikusi du egitasmoa, euskara ez dakiten langile asko ari baitira lanean sektore horretan. Hori dela eta, ostalaritzako profesionalak egitasmo pilotu honetan parte hartzera animatu nahi ditu. Era berean, Parte Zaharreko Ilazki eta Legazpi 6 euskaltegiak unitate didaktiko berria prestatzen aritu dira, Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Bi euskaltegi horietako ordezkariak baikor ageri dira proiektuarekin, “orain arte euskaltegira etorri ez diren langile horiek euskarara hurbiltzeko balioko baitu. Zerbait erraza eta eraginkorra egiten saiatu gara”.
The post Erraza da kanpainarako unitatea sortu dugu Ilazki Euskaltegian appeared first on Ilazki Euskaltegiak.