HABEk mezua igorri die azterketariei
Azterketari hori: Honako honen bidez aditzera eman nahi dizut aukera duzula deialdi irekiko matrikula bertan behera utzi eta euskaltegi bidezko bigarren deialdian matrikula berria egiteko. Izan ere, 1.- Egina duzu 2019ko deialdi irekian egiaztatzeko probak egiteko matrikula. 2.- Lehen matrikulazio-epeaz geroztik lortutako emaitzen ondorioz, euskaltegi bidezko deialdian ere matrikula egiteko baldintzak betetzen dituzu. 3.- 2019.... The post HABEk mezua igorri die azterketariei appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Azterketari hori:
Honako honen bidez aditzera eman nahi dizut aukera duzula deialdi irekiko matrikula bertan behera utzi eta euskaltegi bidezko bigarren deialdian matrikula berria egiteko. Izan ere,
1.- Egina duzu 2019ko deialdi irekian egiaztatzeko probak egiteko matrikula.
2.- Lehen matrikulazio-epeaz geroztik lortutako emaitzen ondorioz, euskaltegi bidezko deialdian ere matrikula egiteko baldintzak betetzen dituzu.
3.- 2019. urterako deialdi irekia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpeneko I. eranskineko 3.2. oinarrian xedatzen denaren arabera, bateraezina izango da deialdi irekian eta euskaltegi bidezko bigarren deialdian parte hartzea.
4.- Baina, arestian Eranskin bereko 4.1 oinarrian xedatzen denaren arabera, deialdi irekiko matrikula egina izan eta lehen deialdiko matrikulazio-epeaz geroztik gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleentzako 2019ko bigarren deialdian ere maila berean egiaztatze-probetara aurkezteko baldintzak betetzen dituen ikasleak matrikula berria egin ahal izango du bigarren deialdirako eta bertan behera utzi ahal izango du deialdi irekiko matrikula eta HABEk itzuli egingo dio deialdi irekiko matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua.
5.- Deialdi irekian atzera egin eta euskaltegi bidezko bigarren deialdian egin nahi baldin baduzu matrikula, horixe jakinarazi behar diozu HABEri, deialdi irekiko matrikula ezeztatu eta bigarren deialdiko matrikula egiteko aukera bistaratzeko.
6. Bigarren deialdian parte hartzea erabakitzen duenak 40 euroko matrikula, edo dagokiona ordaindu beharko du. Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegiaren bidez egiaztatuko ditu eta idazmeneko proba urriaren 19an egingo du.
7.- Matrikula-epea amaitu eta gero, HABE harremanetan jarriko da azterketariarekin, deialdi irekiko matrikula ordainketaren itzulketa bideratzeko.
Horiek guztiak horrela, eskertuko dizugu irailaren 9a baino lehen mezu honi erantzutea deialdi irekiko matrikularekin jarraitu nahi duzun edota euskaltegi bidezko bigarren deialdian parte hartzea nahiago duzun zehaztuz.
Jokin Azkue Arrastoa
HABEren zuzendari nagusia
The post HABEk mezua igorri die azterketariei appeared first on Ilazki Euskaltegiak.