Literatura Plazara: 21-22ko saioak
Kaixo lagun! Jakingo duzun bezala, urte batzuk daramatzagu tertulia literarioak burutzen auzoan, Iratxe Retolazak gidatuta. Urtean 4 saio antolatu ohi ditugu eta hurrengoa, azaroaren 11n, Antxiñe Mendizabalen ODOLEKOAK liburuaren ingurukoa izango da, beraz, lehenbailehen irakurtzen hasi eta bertara etortzera animatu! Saio guztiak Intxaurrondo kultur etxean izango dira, iluntzeko 7etan, eta gainerako saioak erantsitako irudian ikus […]
Kaixo lagun!
Jakingo duzun bezala, urte batzuk daramatzagu tertulia literarioak burutzen auzoan, Iratxe Retolazak gidatuta. Urtean 4 saio antolatu ohi ditugu eta hurrengoa, azaroaren 11n, Antxiñe Mendizabalen ODOLEKOAK liburuaren ingurukoa izango da, beraz, lehenbailehen irakurtzen hasi eta bertara etortzera animatu!
Saio guztiak Intxaurrondo kultur etxean izango dira, iluntzeko 7etan, eta gainerako saioak erantsitako irudian ikus ditzakezu:
Azaroaren 11n elkar ikusiko dugulakoan, ordura arte, ondo izan!
Informazio gehiago:
PLAZARA GOAZ
Intxaurrondoko euskaldunon elkartea
Tel: 628552066