[AGENDA] [ERAKUSKETA] Ura besterik ez - Roberto Chartam
Erakusketa honek ikusezina dena ikustera gonbidatzen zaitu; bai eta edertasunaren atzean naturarekin partekatzen dugun ordena aurkitzera ere; ibiltzerakoan sentituko duzun esperientzia zuzenaren bidez aurkitzera gonbitea luzatzen dizugu. Roberto Chartam artistak naturaren oinarria diren printzipio matematikoak lerro bihurtzen ditu airean geometriak marrazteko: Urrezko proportzioa, Fibonacciren sekuentzia edo Pi zenbakia… distantzia, tentsio eta elkargune bihurtzen dira hemen. Ez duzu formularik ikusiko, baina haren eragina sentituko duzu. Mugitzen zarenean, zure begien aurrean geometriak aldatu egingo dira, adar bat, olatu bat edo espiral bat naturan begiratzen dituzun lekuaren arabera ezberdin ikusten diren bezala.# Lotura

Erakusketa honek ikusezina dena ikustera gonbidatzen zaitu; bai eta edertasunaren atzean naturarekin partekatzen dugun ordena aurkitzera ere; ibiltzerakoan sentituko duzun esperientzia zuzenaren bidez aurkitzera gonbitea luzatzen dizugu. Roberto Chartam artistak naturaren oinarria diren printzipio matematikoak lerro bihurtzen ditu airean geometriak marrazteko: Urrezko proportzioa, Fibonacciren sekuentzia edo Pi zenbakia… distantzia, tentsio eta elkargune bihurtzen dira hemen. Ez duzu formularik ikusiko, baina haren eragina sentituko duzu. Mugitzen zarenean, zure begien aurrean geometriak aldatu egingo dira, adar bat, olatu bat edo espiral bat naturan begiratzen dituzun lekuaren arabera ezberdin ikusten diren bezala.

