[BERRIAK] Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?
Giza jarduerak industrializatzen hasi zirenetik mundua hainbat modutan aldatu da, edo zehazkiago erranik, munduaren aldaketa asko azeleratu da. Azeleratze global horren erru nagusiak nahiko eta gehiegi ezagutzen ditugu: erregai fosilen erabilera, hainbat molekula sintetikoren ekoizpen masiboa eta hainbat ekosistemaren hondatzea edo artifizializazioa. Baina konkretuki, aldaketa global horrek maila eta mota ezberdineko hainbat aldaketa barne hartzen ditu, horietarik batzuk jarraituak, eta bertzeak, aldiz, bat-batekoak. Jarraituak dira atmosferan berotegi efektuko gasen kontzentrazioaren igoera edo uren eta airearen kutsaduraren emendatzea. Bat-bateko aldaketak dira egoera batetik bertzerako aldaketa suposatzen dutenak. Kasu horietan estresak eragindako erantzuna ez da jarraia: lehen denboraldi batean, estresa emendatu ahala erantzun guti ikusten da, baina estresak maila berezi bat gaindituz gero, orduan sistema erabat aldatu eta bertze egoera batera pasako da.# Lotura
Giza jarduerak industrializatzen hasi zirenetik mundua hainbat modutan aldatu da, edo zehazkiago erranik, munduaren aldaketa asko azeleratu da. Azeleratze global horren erru nagusiak nahiko eta gehiegi ezagutzen ditugu: erregai fosilen erabilera, hainbat molekula sintetikoren ekoizpen masiboa eta hainbat ekosistemaren hondatzea edo artifizializazioa. Baina konkretuki, aldaketa global horrek maila eta mota ezberdineko hainbat aldaketa barne hartzen ditu, horietarik batzuk jarraituak, eta bertzeak, aldiz, bat-batekoak. Jarraituak dira atmosferan berotegi efektuko gasen kontzentrazioaren igoera edo uren eta airearen kutsaduraren emendatzea. Bat-bateko aldaketak dira egoera batetik bertzerako aldaketa suposatzen dutenak. Kasu horietan estresak eragindako erantzuna ez da jarraia: lehen denboraldi batean, estresa emendatu ahala erantzun guti ikusten da, baina estresak maila berezi bat gaindituz gero, orduan sistema erabat aldatu eta bertze egoera batera pasako da.