[BERRIAK] Tatiana Blanqué kataluniar artistaren erakusketa berriak naturaren edertasuna eta gizakiarekin duen harreman konplexua erakusten ditu Cristina Enean
Arrasto baten atzetik, Tatiana Blanquéren erakusketak (Sant Cugat del Vallés, 1971) naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa sakon batean murgiltzen gaitu. Blanquék lotura horren dualtasuna nabarmentzen du: naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu, gure biziraupena ziurtatzeko, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan. Donostian aurkezten duen lehen erakusketa honetarako, Blanqué oihal gaineko obrekin etorri da, eta "Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko erakusketa-aretoen espazio fisikoa gainditzen" saiatu da, "hormetatik zintzilikatutako pieza hutsak izan ez daitezen".
Blanquéren filosofia artistikoak artea eta natura lotzen ditu sinpletasunaren, organikoaren, naturalaren eta ingurumenarekiko errespetuaren bidez. Zuhaitzak, lurra, belarra eta harriak ardatz dituen obra denboraz kanpoko testuinguru batean aurkezten da, astro boteretsu batekin batera, eta artistak paisaia naturala desagertzeko duen kezka transmititzen du.
Hala, ziurgabetasun hori paper gaineko lan batzuetan ere islatu du, japoniar albumen formakoak, non, destolesten diren orrien bidez, naturaren memoria eta haren arrastoa lantzen dituen. "Bide amaigabea da, oinez dihoan bitartean bere oinen azpian belarra hazten den pertsonaia duten ipuin horiek bezala", azaldu du artista kataluniarrak, zeina bere lanak Cincinnatiko (AEB) Veronique Galleryn, Bruselako Affordable Art Fair-en, Madrilgo Arte Garaikideko Azokan, Quebeceko (Kanada) Gallery Beauchampen edo Bilboko Alba Cabrera galerian erakutsi ondoren etorri baita Donostiara.
Blanquék hirugarren lan sorta bat ere erakutsiko du Cristina Enean. Azaldu duenez, bolumenaren bidez, bere ibilbidearen memoriaz ari den, bai eta “naturak utzitako arrastoaz eta lurzoruko material organikoaren bolumenak eraldatzen diren moduez".
Cristina Eneako erakusketa honek errebindikazio-kutsua hartzen du, premiazkoa habitat naturala zaintzeko, gure bidean gidari gisa. Blanquék natura gure espiritualtasun bihurtzea proposatzen du, ingurunearekiko lotura sakona eta errespetuzkoa sustatuz. "Ingurune bat", azaldu du Blanquek, "zeina kasu honetan Cristina Enea parkean gauzatzen baita, erakusketa bisitatzen duten pertsonak hartuko dituen benetako gunea, beraiekin joango dena eta lehen begiratuan oharkabean pasa daitezkeen gauza txikiak ikustera gonbidatuko duena, bai naturan, bai nire obran".
Artista katalanak bisita gidatua eskainiko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo den inaugurazio ekitaldi publikoan, martxoaren 23an, larunbata, 12:00etan. Ekitaldi horretara komunikabideak eta interesa duten pertsona guztiak daude gonbidatuta.# Lotura
Arrasto baten atzetik, Tatiana Blanquéren erakusketak (Sant Cugat del Vallés, 1971) naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa sakon batean murgiltzen gaitu. Blanquék lotura horren dualtasuna nabarmentzen du: naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu, gure biziraupena ziurtatzeko, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan. Donostian aurkezten duen lehen erakusketa honetarako, Blanqué oihal gaineko obrekin etorri da, eta “Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko erakusketa-aretoen espazio fisikoa gainditzen” saiatu da, “hormetatik zintzilikatutako pieza hutsak izan ez daitezen”. Blanquéren filosofia artistikoak artea eta natura lotzen ditu sinpletasunaren, organikoaren, naturalaren eta ingurumenarekiko errespetuaren bidez. Zuhaitzak, lurra, belarra eta harriak ardatz dituen obra denboraz kanpoko testuinguru batean aurkezten da, astro boteretsu batekin batera, eta artistak paisaia naturala desagertzeko duen kezka transmititzen du. Hala, ziurgabetasun hori paper gaineko lan batzuetan ere islatu du, japoniar albumen formakoak, non, destolesten diren orrien bidez, naturaren memoria eta haren arrastoa lantzen dituen. “Bide amaigabea da, oinez dihoan bitartean bere oinen azpian belarra hazten den pertsonaia duten ipuin horiek bezala”, azaldu du artista kataluniarrak, zeina bere lanak Cincinnatiko (AEB) Veronique Galleryn, Bruselako Affordable Art Fair-en, Madrilgo Arte Garaikideko Azokan, Quebeceko (Kanada) Gallery Beauchampen edo Bilboko Alba Cabrera galerian erakutsi ondoren etorri baita Donostiara. Blanquék hirugarren lan sorta bat ere erakutsiko du Cristina Enean. Azaldu duenez, bolumenaren bidez, bere ibilbidearen memoriaz ari den, bai eta “naturak utzitako arrastoaz eta lurzoruko material organikoaren bolumenak eraldatzen diren moduez”. Cristina Eneako erakusketa honek errebindikazio-kutsua hartzen du, premiazkoa habitat naturala zaintzeko, gure bidean gidari gisa. Blanquék natura gure espiritualtasun bihurtzea proposatzen du, ingurunearekiko lotura sakona eta errespetuzkoa sustatuz. “Ingurune bat”, azaldu du Blanquek, “zeina kasu honetan Cristina Enea parkean gauzatzen baita, erakusketa bisitatzen duten pertsonak hartuko dituen benetako gunea, beraiekin joango dena eta lehen begiratuan oharkabean pasa daitezkeen gauza txikiak ikustera gonbidatuko duena, bai naturan, bai nire obran”. Artista katalanak bisita gidatua eskainiko du Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo den inaugurazio ekitaldi publikoan, martxoaren 23an, larunbata, 12:00etan. Ekitaldi horretara komunikabideak eta interesa duten pertsona guztiak daude gonbidatuta.