Ofentsiba kapitalista berria.
Atalaren aurkezpenean esan bezala, zutabe honek Etxebizitzaren aldeko borrokaren kontestualizazioa, helburuak eta estrategiaz hitz egitea du helburu. Hori horrela, lehen post honetan egoeraren azterketa xume bat egingo dugu, gerora, beste post-ekin batera osagarrituko duguna. Argi utzi nahi dugu atal honen asmoa ez dela ikerketa bat egitea, baizik eta gure gertuko errealitatea aztertuta ateratzen ditugun ondorio eta proposamenen berri ematea.
Sarritan entzun dugu ofentsiba kapitalista berri baten aurrean aurkitzen garela, baino zer du honek berriaz?
Historikoki lana/kapitala kontraesana izan da historiaren motore nagusia, kapitala akumulatzeko prozesuan lanaren gainbalioa lapurtuz egin du aurrera kapitalismoak eta orain ere hala da, noski, baino badira logika berdinean kokatzen diren beste hainbat prozesu.
Gentrifikazioa, espazio publikoaren pribatizazioa, turistifikazioa, espekulazioa inmobiliarioa… Guzti hauek aurreko parrafoan azaldutakoaren logika berdinean kokatu behar ditugu: akumulazio eta balorizazio kapitalistarako dispositibo gisa. Noski, hauek ez dira ausazkoak eta burgesiak herri langileari, hau da, desjabetuoi, gerra egiteko mekanismoak besterik ez dira. Finean, klase gatazkaren beste adibide bat. Krisi garai guztietan bezala, honetan ere, kapitalak zailtasunak topatzen ditu produkzioaren esfera klasikoan balorizatzeko, hau dela eta, kapitalaren “bigarren mailako” zirkuitoetara jotzen du: kasu honetan auzoetan topa ditzazkegu hainbat elementuetara, etxebizitza kasu.
Ofentsiba berri honetan bizi espazioak bilakatzen dira akumulazio kapitalistarako tresnak, izan ere, balioaren teoria oinarri hartuta, argi ikus dezakegu nola etxeak, parkeak, lokalak eta bizitza egituratzen duten espazio publiko eta sozialak, bere erabilpen zentzua “galdu” eta salerosketa produktu bilakatzen diren (dituzten). Etxeak eta orokorrean auzoak iada ez dira bizitzeko, dirua egiteko baizik, produktuak diren heinean, ahalik eta kapital gehien metatzeko sortuak.
Arestian esan bezala, guzti hau ezin dugu ausazko prozesu bat bezala ulertu, ez eta pertsona maltzur batzuk dirua lortzeko egiten duten zerbait bezala. Espekulazioa, kapitalak behar beharrezkoa duen mekanismo bat da, kapitala baloritzazeko eta finean jabedun diren horien poltsikoak betetzeko mekanismoa.
Etxebizitzaren aldeko borroka beraz, ezin da izan borroka isolatu bat, baizik eta borroka kolektibo baten zutabe bat. Gure eginkizuna da etxebizitzaren arloan ematen diren gatazka partikularrei zentzu kolektiboa ematea, baita borroka zabalago batetan txertatzea. Finean, arazo indibidualei erantzun kolektiboak emanez. Zorionez, akumulazio prozesuekin batera kontraesan “berriak” sortzen dira eta honekin batera eraikuntzarako aukera berriak ere. Noski, azken hau guri dagokigu egikaritzea.
Argi dugu beraz, ofentsiba berri honetan kapitalak “bigarren mailako” zirkuitoan topatu duela balorizatzeko aukera. Argi dugu ere, lehen eta bigarren zirkuitoak aztertuta, kontraesana berdina izaten jarraitzen duela: Jabedun eta desjabetuen artekoa. Hau da, jabetza pribatuak dakarren berezko kontraesana.
Baino, non lurreratzen da zehazki gatazka hau?