Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak irabazi dute Berria Txapelketa
Txapeldunek 15-14 eta 15-9 gainditu dituzte Arluziaga eta Azpiroz Ezkurra II.a eta Goikoetxea VI.a dira Berria Txapelketako txapeldun berriak finalean Arluziaga eta Azpiroz 2-0 (15-14 eta 15-9) gainditu eta gero. Finaleko gakoa lehenengo setean egon da. Bederatzina joan eta gero Arluziaga eta Azpiroz 10-14 aurreratu dira eta seta irabazteko zorian izan dira, baina ezin izan […]
La entrada Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak irabazi dute Berria Txapelketa se publicó primero en Oriamendi 2010.
Txapeldunek 15-14 eta 15-9 gainditu dituzte Arluziaga eta Azpiroz
Ezkurra II.a eta Goikoetxea VI.a dira Berria Txapelketako txapeldun berriak finalean Arluziaga eta Azpiroz 2-0 (15-14 eta 15-9) gainditu eta gero. Finaleko gakoa lehenengo setean egon da. Bederatzina joan eta gero Arluziaga eta Azpiroz 10-14 aurreratu dira eta seta irabazteko zorian izan dira, baina ezin izan dute itxi. Arluziagak pilotakada argi bat izan du aurreneko joko hori irabazteko, baina huts egin du eta horrek min handia egin die urdinei.

Gorriek ongi aprobetxatu dute egoera eta bost tanto jarraian egin eta gero 15-14 aurreratu dira finalean. Pilotakada askoko finala izan da, batez ere lehenengo set hori. Bigarren seta berdinduta joan da bosnako berdinketa arte, ordea hortik aurrera ihes egin dute txapeldunek. Ezkurrak hartu du agintea, Goikoetxeak akatsik egin gabe, eta 11-6 eta 12-9 jarri dira aurretik, azkenengo hiru tantoekin 15-9 finala irabaziz. Donestebeko aurrelariak aukerako pilotak izan ditu tantoak amaitzeko eta nabaritu da. Bederatzi tanto egin ditu Ezkurrak bigarren set honetan. Arluziagak eta Azpirozek borrokatu dute, nahiz eta lehenengo setak min handia egin dien. Bigarrengoan nabaritu dute eta aldapa gora egin zaie finala. Azkenenan faboritoek, gorriek, lortu dute txapel preziatua.
La entrada Ezkurra II.ak eta Goikoetxea VI.ak irabazi dute Berria Txapelketa se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.