Iraileko azken larunbatean jokatuko da aurtengo Buruz Buruko finala
Chillida Lekun aurkeztu da etzi hasiko den txapelketa eta berrikuntza nagusia da ohiko egutegitik bi aste atzeratuko direla partiduak. Martirena-Jabalera partiduak irekiko du etzi banakakoa, 16:30etan hasiko den jaialdian. Gaur aurkeztu dute, Chillida Leku museoan, urteko erremonte txapelketa garrantzitsuena; 42. Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa. Momentuko erremontari onenak nor baino nor arituko dira txapelketa honetan, […]
La entrada Iraileko azken larunbatean jokatuko da aurtengo Buruz Buruko finala se publicó primero en Oriamendi 2010.
Chillida Lekun aurkeztu da etzi hasiko den txapelketa eta berrikuntza nagusia da ohiko egutegitik bi aste atzeratuko direla partiduak. Martirena-Jabalera partiduak irekiko du etzi banakakoa, 16:30etan hasiko den jaialdian.
Gaur aurkeztu dute, Chillida Leku museoan, urteko erremonte txapelketa garrantzitsuena; 42. Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa. Momentuko erremontari onenak nor baino nor arituko dira txapelketa honetan, irailaren 28ko finalean txapela janzteko asmoarekin. Aurtengo berrikuntza hori da, txapelketaren egutegia bi aste atzeratu dela. Txapelketaren historian finala beti jokatzen zen irailaren bigarren larunbatean, baina aurten irailaren azkenengo larunbatean jokatuko da.
Aurkezpenean izan ziren Chillida Lekuko eta Oriamendi 2010 enpresako ordezkariak, eta kirolariei harrera egiteaz gain, txapelketaren garrantzia nabarmendu zuen Xabier Gonzalezek: «Urteko txapelketa garrantzitsuena da. Zorionez ez daukagu bajarik, eta onenek jokatuko dute».
Txapelketa uztailaren 16an abiatu zen, lehenengo faseko partiduekin. Iazko txapelketako emaitzen arabera sartu dira erremontariak jokoan, eta lehenengo fasetik Jabalerak eta Martirenak lortu dute Aurreligaxkara igarotzea. Jabalerak 30-14 irabazi zuen Eskuderoren aurka, 21-30 Segurolaren aurka, 28-30 Aldabaren aurka, eta 14-30 Larrañagaren kontra. Martirenak aldiz, 30-23 gainditu zuen Zaldua eta 29-30 Goikoetxea V.a.
Aurreligaxkarekin hasiko da etzi txapelketa
Etzi, abuztuaren 8an, hasiko da Buruz Buruko Eusko Label Txapelketara sailkatzeko Aurreligaxkako lehenengo partiduarekin. Hiru jokatuko dira guztira. Martirena eta Jabalera arituko dira buruz buru, hurrengo partidurako txartela lortzeko. Irabazten duen erremontariak larunbatean, abuztuaren 10ean, jokatuko du partidu erabakigarria, Azpirozen kontra. Garaileak Urriza izango du zain eskaileran, abuztuaren 17an.
Hortxe amaituko dira koplak. Izan ere, abuztuaren 17ko partidua irabazten duenak Ligaxka jokatzeko ohorea izango du, aurreko urteko buruz buruko hiru erremontari onenekin batera. Jada zain daude Barrenetxea IV.a, Juanenea eta Ansa II.a, aurreko urteko lehenengo hiru sailkatuak.
Ligaxkak sei jardunaldi izango ditu, pelotari guztiek elkarren aurka jokatu beharko dute, eta ohiko puntuaketa sistema erabiliko dute sailkapenak egiteko; 30 tantora iristen den erremontariak, hau da, garaileak, 4 puntu batuko ditu; 29tik 27 tantora egiten dituenak 2 puntu jasoko ditu; 26 eta 24 artean geratzen denak puntu bakarra gehituko du; 23 eta 17 tanto artean egiten dituenak ez du punturik batuko; eta 16 baino gutxiago egiten dituenari puntu bat kenduko zaio. Fase honetan azkena geratzen den pelotaria txapelketatik kanpo geratuko da.
Ligaxka abuztuaren 22an hasiko da
Ligaxka abuztuaren 22an hasiko da eta ondorengo jardunaldiak abuztuaren 24an, 29an eta 31n jokatuko dira. Irailerako geratuko dira azken bi jardunaldiak; irailaren 7an eta 14an. Bi erremontarien arteko puntu berdinketa badago, bi pilotari horien arteko partidua irabazi duen pelotaria sailkatuko da ondorengo fasera. Hiru edo lau erremontistek berdintzen badute ordea, tanteo globala hartuko da kontuan. Erremontari batek partidua bukatu aurretik utziz gero, hurrengo partidua jokatu edo ez erabakitzeko eskumena enpresak izango du.
Ligaxkan bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren bi erremontarien artean finalaurreko partidua jokatuko dute, kale edo bale. 30 tantura jokatuko dute finalerdia, irailaren 21ean. Azkenik, irailaren 28an jokatuko dute final haundia. Ligaxkako lehenengo sailkatuaren eta finalaurreko partidua irabazten duen pelotariaren arteko lehia izango da Galarretan.
Aurtengo txapelketan garaikurra mantentzen saiatuko da Ansa II.a, iazko mailari eutsiz. Hala ere, ez du lan erraza izango aurrelari urnietarrak, Juanenearen, Barrenetxea IV.aren eta Urrizaren konpetentziarekin, batik bat.
La entrada Iraileko azken larunbatean jokatuko da aurtengo Buruz Buruko finala se publicó primero en Oriamendi 2010.