Igarotako bidearen kronologia bat

Physis Versus Pelax izango da otsaileko Marruma Akustikoa

03.MK akustikorako Physis versus Pelax kartela
Iada ezagutzen doaz pixkanaka Marruma Kulturalak dakartzan hilabeteko saio akustikoak. Hilabete bakoitzeko 4. igandean, Marruma elkartean kontzertu akustiko bereziak eskeintzen bait dituzte. Bereziak, kontzertu akustikoaz gain, zuzeneko elkarrizketa eta diska zozketak egiten dituztelako. Otsailerako bi abeslari elkartu dituzte PHYSIS VERSUS PELAX (Physis versus Nomos eta Pelax taldeen nahasketa) izenpean. Eta Marruma elkartean izango ditugu, Otsailaren 25ean, arratsaldeko 19.00tatik aurrera. Marruma Kulturalak sareetan: MK facebooka MK instagrama Telegram talde irekia ere badute, edozein berri jasotzeko. Eta aurreko saioak ere entzungai dituzue, MK podkastean. MK Physis versus Pelax
HITZAkide HITZAkide