JARDUNALDIA: ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: AGERTOKI BERRI BATEN AURREAN
San Sebastian Shopsetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuarekin eta Donostiako Sustapenarekin batera, “ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: AGERTOKI BERRI BATEN AURREAN” jardunaldia antolatu dugu. Hitzaldi informatibo bat izango da, non Donostiako saltoki guztien lankidetzari eta inplikazioari esker (300 saltoki baino gehiago) lortutako ondorioak eta erronkak partekatuko ditugun, eta zuen negozioa eta jarduera-sektorea beste modu batera ulertzeko…
La entrada JARDUNALDIA: ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: AGERTOKI BERRI BATEN AURREAN se publicó primero en San Sebastián Shops.
San Sebastian Shopsetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuarekin eta Donostiako Sustapenarekin batera, “ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: AGERTOKI BERRI BATEN AURREAN” jardunaldia antolatu dugu.
Hitzaldi informatibo bat izango da, non Donostiako saltoki guztien lankidetzari eta inplikazioari esker (300 saltoki baino gehiago) lortutako ondorioak eta erronkak partekatuko ditugun, eta zuen negozioa eta jarduera-sektorea beste modu batera ulertzeko balioko dizuen, zuen negozioaren garapenean inplikatutako pertsonen ikuspegia kontutan harturik.
Hausnarketara gonbidatuko gaituen jardunaldi bat. Eraldaketari ekiteko hamarkada erabakigarrian gaude. Aurre egin behar diogun erronka da aurrea hartzea eta behar diren aldaketak egitea eguneroko merkataritza-kudeaketan, kudeaketa lehiakorragoa, efizienteagoa, justuagoa, jasangarriagoa, inklusiboa eta berdintasunezkoa egiteko pertsona guztientzat… aldaketa txikiak egin daitezke, eta aldaketa horiek gehituz gero, aldaketa handia suposatzen dute.
Saltoki Donostiarra izanez, interesgarria irudituko zaizulakoan, jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu:
Data: Maiatzak 22 (asteazkena).
Ordua: 14:00etatik 14:45etara (luntx bat egongo da).
Lekua: Lasala Plaza Hotel (Lasala Plaza 2).
Eskertuko genizuke parte hartuko duzula baieztatzea formularioan sartuz. Zure zain gaude!
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan (943090938).
La entrada JARDUNALDIA: ENPLEGUA ETA MERKATARITZA: AGERTOKI BERRI BATEN AURREAN se publicó primero en San Sebastián Shops.