Teila Fabrikak Euskarabilduaren XV. edizioaren aurkezpena hartu du
Euskarabilduak antolatutako Adimen Artifizialari buruzko jardunaldien XV. edizioaren aurkezpena Teila Fabrikan egin da. Lankidetza honen bidez, Teila Fabrikak ekimenaren baitako jardunaldiak gizarteratzeko eta komunikabideetara iristeko prozesuan ekarpena egiten du. Adimen Artifiziala gaurkotasun handiko eta interes orokorreko gaia da, eta haren inguruko eztabaidak erronka teknologiko, sozial eta kultural ugari jartzen ditu mahai gainean. Euskarabilduarekin elkarlanean aritzeak […]
The post Teila Fabrikak Euskarabilduaren XV. edizioaren aurkezpena hartu du appeared first on Teila Fabrika.
Euskarabilduak antolatutako Adimen Artifizialari buruzko jardunaldien XV. edizioaren aurkezpena Teila Fabrikan egin da. Lankidetza honen bidez, Teila Fabrikak ekimenaren baitako jardunaldiak gizarteratzeko eta komunikabideetara iristeko prozesuan ekarpena egiten du.

Adimen Artifiziala gaurkotasun handiko eta interes orokorreko gaia da, eta haren inguruko eztabaidak erronka teknologiko, sozial eta kultural ugari jartzen ditu mahai gainean. Euskarabilduarekin elkarlanean aritzeak aukera ematen dio Teila Fabrikari hausnarketa horretan parte hartzeko eta ezagutza eta eztabaida publikoa sustatzen dituzten ekimenen laguntzaile izateko.
Euskarabilduaren aurkezpena, Teila Fabrikan
Euskarabilduaren webgunean argitaratutako albistean aurkezpenaren informazio gehiago dago eskuragarri. Teila Fabrikako aretoan egin zen aurkezpena, hedabideak bertan zirela.
XV. edizioaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Teila Fabrikan.
Euskarabildua urriaren 26an ospatuko da Donostian
“Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura” izenburupean Adimen Artifiziala lantzerako garaian Euskal Herrian ditugun azpiegiturak, euskaratik sortutako ereduak eta datuak eta sortzen hasi diren aplikazioak izango dira hizpide Donostiako San Telmo museoan. Hemen duzue egitaraua eta informazio osoa euskarabildua.eus webgunean.
The post Teila Fabrikak Euskarabilduaren XV. edizioaren aurkezpena hartu du appeared first on Teila Fabrika.

