ZER EGITEN ARI ZARA EGUN HAUETAN?
Etxean hainbeste denbora igaro behar dugunez, denbora nola pasatzen ari zareten jakin nahi du IRUTXULOKO HITZAK. Horrela, denon artean ideiak har ditzakegu!
Besteak beste, irakurtzen ari zareten liburu hori aholkatu dezakezue, dantza bat erakutsi, gitarra jotzen zenbat hobetu duzuen ikusarazi, postre goxo bat egiten irakatsi, zaintza lanak nolakoak izaten ari diren eta deskantsatzeko modurik onenak zeintzuk diren kontatu.
Partekatu zure bizipenak argazki edota bideo formatuan, @irutxulokohitza Instagramen izendatuz edo Telegram edo Whatsapp zenbakira bidaliz: +34 647 35 56 65. Gehienez, minutu bateko iraupena.
Antiguako Trikua tabernako lankideek bideo hau prestatu dute, bezeroei eskerrak emateko eta laister haiekin egongo direla esateko:
Parte Zaharreko bizilagunek Herri Urrats 2020 eguna ospatu dute:
Konfinamendu garaietan, Big Bob Railroad taldeko kideek azken diskoko ‘Larrutik’ abestia grabatu dute etxean.
Añorga KKEak Nogen-en ‘D&D’ kantarekin ‘flashmob’ hau egin du konfinamenduan. Kirola eta umorea ez dira falta!
Arrandegi kaleko bizilagunek estropadak ospatu dituzte asteburuan.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako lehen mailako ikasle honek pieza harrigarri hau sortu du etxean:
Eskola dantza taldeko arrantzaleek ez diote dantza egiteari utzi konfinamenduan.
Sanferminak bertan behera gelditu diren arren, donostiarrek ez dute festarako gogorik galdu.
Parte Zaharreko bizilagunek asteburuan ospatu dituzte sanferminak etxetik:
Sant Jordi egunean, Linguas Ceibes ikasle elkartetik liburu baten ezean olerkitxo bat oparitu digute. Joseba Sarrionaindiaren ‘Ez diren gauzak’ olerkia. Olerkiaren irakurketa Euskal Herriko pertsonaia ezagunetako batzuk zein haien elkartekide kataluinar, valentziar, madrildar eta galegoek egin dute.
Pertsonaia ezagunen artean, Klaudio Landa, Xabier Madariaga, Asier Illarramendi, Zuriñe Hidalgo, Mireia Gabilondo, Onintza Enbeita, Kike Amonarriz eta Allande Socarros daude besteak beste.
Sara Zozayak ‘Txoria txori’ abestiaren bertsio hau grabatu du konfinamenduan, txori txiki sentitzen diren guztiontzat.
Etxean dituzten tresnak erabilita, Mugan taldeko kideek ‘Hazte, ahazten’ abestiaren bertsio bat grabatu dute.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleak etxetik aritu dira entseguak egiten:
Aberri egunean Parte Zaharreko hainbat bizilagun animatu dira ‘Txoria txori’ balkoietatik abestera.
Itziarrek lorontziak margotzeko aprobetxatu du konfinamendua. Hona hemen emaitza.
Zertan dabil Ander Edo?
Madeleine taldeko kideek euren azken diskoko ‘Hura’ abestiaren bertsio bat grabatu dute. Musikari bakoitza bere etxetik aritu den arren, pieza hau lortu dute.
Zertan dabil Piter?
Piter zahartzen eta zorotzen hasia zegoela bagenekien. Hementxe Txirri, Mirri eta Txiribitonen 48.urteurrena ospatzeko bidali digun Pintto Pinttoren bertsio zoroa.
Etxean sartuta gauden honetan alaitzeko, hona hemen Ion Martinez antzezleak prestatutako bakarrizketa eta txiste txarren traka.
Osasun arazoak eta babesteko materialak lortzeko zailtasunak direla eta, Helena Hernandez maskarak josi eta josi dabil.
Etxean bada ere, Julen Alonso trikitilariak ez dio uzten trikitixa jotzeari.
Kresala dantza taldeko Jone Muruak eta Markos Muruak, etxean bada ere, dantzan jarraitzen dute.
Gitarra emanaldia etxetik, Mikel Lazkanok gidaturik.
Etxean bada ere, gure irakurleek ez dute pintxopotea egiteko aukera galtzen.
Maria Larrañagak errezeta goxo hau bidali digu.
Aitzol Rojas arraunlariak etxean entrenatzeko modu bat topatu du.
Olatz Salvadorren “Korapilatzen” abestia, Eneritz Aulestiak gidaturik.
Natural Killer DJaren musika saioa:
Marrazkia: “Mundua leihoaren bestaldean”.
Olentzero etxetik ihesi?
Ander Irazusta Donostiarrak ‘Break dance’ dantza saio bat aurkeztu digu.
Nork esan zuen etxean eskalatzea ezinezkoa zela?
Erronka: ‘Pinoa’ egiten duzun bitartean, kamiseta kendu eta berriro jartzea.
Tenisean aritu dira etxeko balkoian Aieteko aita-seme hauek.
Konfinamendua eramangarriago egiteko, eskulanetan aritu da Ibai.
“Yellow” abestia, Iraide Irogoyenek gidaturik.
Aieteko anai-arreba hauek ‘Nanana erronka’ egitera gonbidatzen zaituzte.
Etxean ere kirola egin daitekela erakutsi digute Iraide eta Alexek.
Erronka: etxeko egongelan golfean aritu da Jon Irizar Donostiarra.
Dantzan naiz bizi.
Dantza saio bat, Paula Bravok gidaturik.