
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Donostia hartu du
Milaka herritarrek hartu zuten parte Donostian azaroaren 11ko greba orokorrean, etxebizitza eskubidearen alde eta espekulatzaileen eta errentatzaileen aurka. Goizetik iluntzera, hiriko kaleetan presente egon ziren sindikatuen aldarrikapenak.

Antondegi berdegunea hautatu dute Europan hirigintza lehiaketarako
Martutene auzoko Antondegi berdegunea hautatu dute Europan hirigintza eta arkitektura lehiaketarako, Espainiako Estatuko bederatzi hautagaitzen artean. Andondegi Berdea kolektiboak Espainiako Estatuko zein Europako idazkariei eskatu zien Antondegi ez onartzeko.

Errepide moztuak eta jendetza kaleetan, greba egunean Donostian
Greba eguna da gaur Hego Euskal Herrian, etxebizitza eskubidearen alde. Horrela, Donostian, lehen ordutik hasi da greba orokorra nabaritzen hiriko kaleetan.

Larratxoko etxegabetzeak aurrera jarraitzen du, eta gelditzera deitu dute
Larratxoko familia zaurgarri batek etxegabetze arriskuan jarraitzen du. Kaleratzea gelditzera deitu dute, greba orokorraren egunean bertan.

Intxaur Saltsa egitasmoa sortu dute Intxaurrondon, «gastronomia, musika, enkontrua eta elkartasuna uztartzeko»
Lehenengo saioa asteburu honetan izango da, hilaren 7an. Palestina izango dute ardatz.

Jose Maria Quesadarentzako erreparazioa eskatu dute, Espainiako Gobernua eta Donostiako Udala interpelatuz
GEBehatokiak Espainiako Gobernuari eskatu dio Quesadari "aitorpen instituzionala eta erreparazio morala" egiteko, eta Donostiako Udala ere interpelatu du. Frankismoaren errepresioaren ondorioz hildako lehenengo etakidea izan zen donostiarra.







