150 urte dira Pepe Artola idazlea jaio zela
Marzelino Soroarekin eta Jose Maria Usandizagarekin egin zuen lan; umore handiko bertsoak eta antzerki lanak idazteagatik nabarmendu zen.
Pepe Artola idazle donostiarra (1864-1929) jaio zenetik 150 urte dira gaur. Lanbidez etxe apaintzailea zen, baina kulturarako zaletasun eta pasio handikoa. Hemezortzi urte zituela hasi zen askotariko idazlanak argitaratzen: ipuinak, bertsoak, antzerkia… Umore handiko bertsoak eta antzerki lanak idazteagatik nabarmendu zen batik bat. Aktore lanetan ere aritu zen, Marzelino Soroarekin hasita, eta kantari ere bai, Orfeoi Donostiarrean. Garai hartako musikariei lagundu zien letrak idazten, Jose Maria Usandizagari adibidez, Mendi-mendiyan opera ezagunean.
Ustez laguna detan liburuan Artolaren bertso asko irakur daitezke. Besteak beste, Donostiako neska gazteei buruzko bertso batzuk idatzi zituen Artolak: Donostiko Neskatxa Gaztien Aukera. Honela zioen artolak:
Donostiko neskatxak ditugu ikusten lujo aundiyarekin nola diran jazten, ipurdi konkorrakin dirade ibiltzen, ez dute bada oyek soldata asko artzen, ¿nondikan dute bada orrenbeste sortzen?


