Hitza taldea, 25. Lilatoian. (Argazkia: Lide Ferreira)
IRUTXULOKO HITZAk, gainontzeko eskualdeetako Hitza egunkariekin elkarlanean, Lilatoirako Hitza taldea osatzeko deia egin zuen bere irakurleen artean. Erantzun ona jaso zuen eta taldea osatu du, hamalau emakumeen parte hartzearekin.
Aerobik saioa baino lehen, Bulebarrean elkartu dira denak eta taldearen elastikoa morea eman zaie opari,
euskara bidelagun leloarekin.
Garazi Elorzak 22 urte dauzka, amaratarra da eta Lilatoian ateratzen den bosgarren aldia da. Hitza taldean ere lehenengo alditik atera izan da. “Lilatoia lasterketa berezia da, amarekin ateratzen naiz, eta motza izan arren, giroa gustuko dut”. Ainhitze Kalonjek, berriz, lehenengo aldia da Lilatoian korritzen duela: “Aurten hasi naiz lasterketetan parte hartzen eta Lilatoia egiten dudan hirugarrena da”.