Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegasek euren proiektu berria aurkeztuko dute
http://youtu.be/wPzD7r6GJ5M
On musika taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegas izango dira Irutxuloko Hitzaren aldeko kontzertu akustikoan joko duten musikarietako batzuk.
Irutxuloko Hitza
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 15ean, Irutxuloko Hitzak kontzertu akustiko bat antolatu du (Udal Liburutegi Nagusiaren ekitaldi aretoan, San Jeronimo kalean, 20:00etan). Irutxuloko Hitzak aurrera egin dezan prestatu dugun kanpainaren emanaldietako bat da hau. On musika taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegas izango dira zuzeneko honetako gonbidatuetako batzuk. Bideo batean azaldu digu bi musikariak proiektu berri bat prestatzen ari direla, eta lan berri honen aurrerapen bat izango dela.
Iker Laurobak ere joko du emanaldi honetan, eta zenbait lagun izango dira berarekin eszenatokian. Irutxuloko Hitza zaleok! Han espero zaituztegu! Kontzertuan bildutako dirua gure proiektura bideratuko dugu. Sarrerak emanaldiaren sarreran eskuratu ahal izango dira 6 euroren truke.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea