EH Bilduk lortu ditu boto gehien Donostian
Europar Parlamenturako Hauteskundeetan alderdi abertzaleak izan dira hiriko garaileak.
Europar Parlamenturako Hauteskundeak ez dira herritarrentzat deigarrienak izaten. Hala, partaidetza portzentaia txikiena izaten duten hauteskundeak izaten dira. Hala ere, gaurkoan, parte hartzeak gora egin du Hego Euskal Herrian. Donostian, zehazki, 64.300 herritar baino gehiagok eman dute botoa. Boto horietako gehienak alderdi abertzaleentzat izan dira. Hala, EH Bildu izan da Donostiako irabazlea, 13. 600 botorekin, eta EAJ geratu da bere atzetik, 13.200 botorekin. PP, PSOE, Podemos eta IU izan dira hurrengo alderdirik bozkatuenak Donostian, hurrenez hurren.
Egun osoan zabalik egon ostean, 20:00etan itxi dituzte bozkalekuak hirian, eta kontaketari ekin diote ondoren. Hori bai, 23:00 arte ez dute emaitza ofizialik eman, herrialde guztietako kontaketei itxarotea erabaki baitute arduradunek.
Euskal Herriko datu orokorrei erreparatuz, EAEn EAJ izan da garaile, 208.000 botorekin. Nafarroan, berriz, EH Bilduk botoen %20,1 eskuratu du, eta PPren atzetik bigarren indar politiko gisara sendotu da. Hala, Izaskun Bilbao (EAJ) eta Josu Juaristi (EH Bildu), Europan egongo dira datozen agintaldian. Izan ere, EAJk osatutako koalizioak hiru ordezkari eskuratu ditu, eta Josu Juaristi Herriek Erabaki koalizioko hautagaia ere europarlamentuan izango da.
Europar Parlamenturako Hauteskundeak 2014
Donostiako emaitzak.
- EH Bildu 13.670
- EAJ 13. 270
- PSOE 9.228
- PP 8.612
- PODEMOS 5.023
- IU-EKI 3.451
- UPyD 2.928
- Primavera Europea 1.327