Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Bakarrik Hobeto Fest jaialdia, iruditan

Harrera beroa izan du bakarlariei eskainitako ekitaldiak.

Bakarrik Hobeto Fest

Miren Narbaiza, Bakarrik Hobeto Fest jaialdian. (Argazkia: Haizea Fernandez)

Bakarrik Hobeto Fest musika jaialdia egin zuten igande arratsaldean – ikus Egiako Haizea Fernandezek egindako argazkiak-, eta antolatzaileak pozik daude emanaldiak izan zuen harrera dela eta. Miren Narbaiza, Maddi Noguera, Asier Beramendi eta Jon Horna musikariak zuzenean aritu ziren Le Bukowskin, eta aretoa bete egin zuten. Duela hiru urte hasi ziren bakarlariei eskainitako ekitaldi hau antolatzen, eta aurtengoan inoiz baino zale gehiago erakarri dituztela azaldu dute Unai Pelaio Pelax-ek eta Peru Olaberriak. Bakarlariei musika jotzeko gune apropos bat emateko asmoz sortu zuten Bakarrik Hobeto Fest jaialdia, eta aurrera jarraitzeko oso motibatuta daudela azaldu dute: “Hainbat bakarlarik esan digute parte hartzea gustatuko litzaiekeela, eta hurrengo urteko programan egon nahi dutela. Agian bi egunetan banatu beharko dugu jaialdia!”. Laugarren Bakarrik Hobeto Fest prestatzeko indarrak hartu dituzte, eta formatu hau bultzatzen jarraitzeko inoiz baino gogotsuago daude. Eta noski, igandean Le Bukowskira joan ziren zale guztiei eskerrak eman dizkiete, jaialdia babesteagatik.
HITZAkide HITZAkide