Munduko kantu inprobisatuak Donostiara iritsiko dira uztailean
Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatuko dituzte uztailaren 11tik 16ra.
webgunean, eta egunean bertan ere egongo dira salgai leihatilan.
Dena den, jaialdiaren aurretik, aste guztian zehar egongo dira emanaldiak Donostiako zenbait lekutan. Astelehenean portuko arranpan eskainiko dute saioa; itsasoarekin harreman estua duten herrialdeetako inprobisatzaileak arituko dira. Asteartean DSS2016EUren egoitzara mugituko da oholtza eta asteazkenean, Tabakalerak hartuko du topaketa; bertan, munduko emakume inprobisatzaileen elkargunea osatuko dute Uxue Alberdik gidatutako saio batean. Ostegunean, Donostiako alde zaharrean egingo dute saioa, poteo formatuan.
Atzerriko ordezkari ezberdinak ariko dira bertakoekin batera: Manex Agirre, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Julio Soto. Maite Berriozabal eta Alaitz Rekondo ariko dira saioak aurkezten. Inprobisatzaileen jarduna jarraitu ahal izateko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da.
Kursaaleko jaialdirako bezala, portuko eta Tabakalerako saioetarako sarrerak ere webgunean erosi daitezke. Gainerakoak doakoak dira.
Bestalde, jardunaldi akademikoak egongo dira goizetan; “emanaldiak modu xeheagoan ulertzeko gakoak” emango dituzte bertan. Jardunaldiak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era izango dira Miramar Jauregian. Matrikula zabalik dago uztailaren 6ra bitarte Uik atarian.
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak antolatutako egitasmoa da Europa bat-batean.
Munduko zazpi kantu inprobisatu entzuteko eta beste zenbait ezagutzeko aukera egongo da uztailaren 11tik 16ra Donostian. Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketak ospatuko dituzte.
Jardunaldi akademikoek eta emanaldiek osatzen dute topaketa, eta amaiera “handia” eman nahi diote Kursaalean egingo duten jaialdi batekin: “2003ko Ahozko Inprobisazioa Munduan topaketari jaialdi handi batekin eman zitzaion amaiera, eta 2016ko Europa bat-bateanek ere hala biribilduko du egitasmoa”.
Uztailaren 16an arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo dute jaialdia. Aste guztian zehar topaketetan parte hartu duten inprobisatzaileek hartuko dute parte: Austriako, Galeseko, Herrialde Katalanetako, Kubako, Mexikoko eta Zipreko ordezkariak izango dira oholtza gainean, Euskal Herriko bertsolariekin batera. Sarrerak 15 euroren truke eskura daitezke