Otsailaren 19ko manifestazioa GuraSOSek proposatutako bide orriaren aldekoa izango da
Herritarrek erabakitzeko unea iritsi dela dio elkarteak
Zirt edo zart egiteko unea da. Gipuzkoaren etorkizuna herritarren artean erabakitzekoa, alegia. Irmo mintzo dira GuraSOS elkarteko kideak. Asteartean Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren adjudikazioa egin zuen, eta erabaki hori aurre egin behar zaiola diote. “Herritarrenganako mespretxua izan da, botere erakustaldia”. Horregatik, otsailaren 19ko manifestazioan Donostiako kaleak betetzera dei egin dute. “Herritarrak dira gai honetan erabakiko dutenak, horrek ez du atzera buletarik”. Mobilizazioa elkarteak proposatutako bide orriaren aldekoa dela izango da. “Azpimarratu nahi dugu ez dela erraustegiaren kontrako edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrako manifestazioa izango, hondakinen kudeaketaren gaiari irtenbide adostu bat lortzearen aldekoa baizik”.
Adostasuna edo liskarra. Batuketa ala banaketa. Irabazi edo galdu. GuraSOSek dio herritarrek erabaki behar dutela zer nahi duten. Aitzitik, botere judizialaren independentziarekiko errespetu faltagatik kezka azaldu dute. “Auzitegiek boterearen praktika fiskalizatu, herritarren eskubideak babestu eta jokoaren arauak betearazteko funtzioa dute. Funtzio horrek premisa bezala behar du bere independentzia errespetatzea”.
Hitzordua otsailaren 19an izango da, 12:00etan, Artzain Onaren katedralean, eta Boulevarden amaituko da. Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez! izango da leloa, eta manifestazioa isila izango da.
Manifestazioaren aldarrikapenak, puntuz puntu:
Konfiantza Orain inoiz baino gehiago gizartearen txanda da. Pazientzia izan behar dugu, lasaitasuna. Ez da ezer bukatu. Gizartearen indarrarekiko konfiantza izan behar dugu. Gizarteak izango da azken hitza. Bera delako epaile gorena.
Argitasuna Inoiz baino gehiago. Ez dugu frustrazioan erori behar. Adostasuna eta herritarren parte-hartzearen alde egiten duen bide-orri bat daukagu. Bide horretatik urruntzea akats bat litzateke. Norbaitek banaketa eta liskarra betikotu nahi baditu, ez du lortuko. Ez dugu nahi bide horretan jarraitu.
Irmotasuna y Duintasuna Horrek ez du esan nahi gure eskubideak zapaltzen utzi behar dugunik. Irmotasunez defendatuko ditugu kalean eta auzitegietan. Oso argi izanik azken helburua lortzeko direla: adostutako akordio bat hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan. Gure seme-alabak babestuz Ez dugu ahaztu behar GURASOS gure alaba eta semen osasunagatik kezkatutako guraso taldea garela. Ez gehiago, ez gutxiago. Gure lehentasuna beti gure txikiak izango dira eta horrela izanik, beraien alde egingo dugu aurrerantzean ere etsi gabe orain arte egin dugun bezala, gure indar guztiarekin. Atsedenik gabe. Ez dagoelako gure seme-alabak baino ezer garrantzitsuagorik.