Trinitate plaza. (Argazkia: San Telmo Museoa)
Martxoa eta apirila bitarte mahai-inguruak egingo dituzte Zubieta liburu dendan. Lehenengoa martxoaren 9an izango da, eta Uliako mintegiak izango dituzte hizpide.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Donostian eraikitako kultur ondarearen inguruko eztabaida sustatu nahi du. Eztabaida irekia sortu nahi du, adituak direnak eta gai honetan interesa duen herritar guztiak elkartu.
Erdialdeko Zubieta liburu dendan egingo dituzte mahai-inguruak. Lehenengoa martxoaren 9an izango da (18:30), eta Uliako mintegiak izango dituzte hizpide. Besteak beste, paisaia, hirigintza, parte hartzea eta hiri ekipamenduak aztertuko dituzte.
Bigarrena apirilaren 6an izango da (18:30). Babestutako eraikinen katalogoak nola egiten diren eta zein irizpide ezartzen diren azalduko dute.
Azkena maiatzaren 4an izango da (18:30). Trinitate plaza, Tenisaren plaza eta Arroka kaleko frontoiaren inguruan ariko dira. Eztabaida honetan jabetza intelektuala, erabilera eta hiriaren espazio publiko eta pribatuei buruz hitz egingo dute.