Udaleko ordezkariekin bildu dira Altzako bizilagunak
Altzan kezkatuak daude, kiroldegiaren afera dela eta. Horregatik, plataforma bat sortu dute: ?Altza Osasuntsuagoaren aldeko Herritarren Plataforma. Hainbat eragile eta norbanako elkartu dira bertan. Asteazkenean udal ordezkariekin bildu ziren plataformako kideak, kiroldegiaren eta auzoaren egoeraren inguruan azalpenak eskatzeko asmoz. Bertan egon zen, besteak beste, Eneko Goia alkatea.
Zigor Etxeburu plataformako kideak azaldu du pozik daudela udalaren erantzunarekin: “150 pertsona inguru bildu ginen bileran eta udaleko ordezkariek bizilagunen zalantzak erantzun zituzten”. Etxeburuak azaldu du ez zeudela guztiz ados azalpen batzuekin, baina, oro har, guztien partetik dagoela “jarrera eraikitzailea”.
Adostasun batzuetara ere iritsi ziren bileran; besteak beste, udalarekin harremanak mantendu ahal izateko egutegi bat egingo dute. Bestalde, Etxeburuak azaldu du udalak kalteengatik bizilagunak konpentsatuko dituela agindu zuela; esterako, beste kiroldegi batzuetako zerbitzuak eskuragarri jarriz.
Dena den, plataformako kideek azaldu dute aurrera jarraituko dutela Altza osasuntsuago baten alde lanean. Hori dela eta , astelehenean bilduko dira berriri plataformako kideak lanean zein norabidetan jarraitu erabakitzeko.