Donostiako Speed taldea.
Abuztuan zabalduko dute Urgulleko
Polborin-eko taberna. Bertan kontzertuak antolatzeko asmoa dute. Aurrerapen modura, bihar festa bat egingo dute Guardetxean, 21:00etan. Bianako Ardelhatxa punk taldea eta Donostiako Speed banda beteranoa ariko dira zuzenean. Ondoren, Magnolia musika jartzaileak girotuko du gaua goizaldera arte, elektro folk latino sesioarekin.