EAJk eta PSEk Orixe ikastolari "adarra jo" diotela salatu du EH Bilduk
“Bigarren aldiz oso aste gutxietan, EAJk eta PSEk Donostiako udalbatzari adarra jo diote, eta horrekin batera Donostia osoari eta, bereziki, Parte Zaharra auzoari, dituen zerbitzu premia larriak asetzea beste behin bigarren mailan geratu direlako”, salatu du Naiara Sampedro EH Bilduko zinegotziak.
Uste dute Zuloaga eta Urgull eraikinak txikiak geratu direla, baina ez dela hori bakarrik: “Espazio faltak zerbitzuaren kalitatean eragina zuzena du, liburutegia edo gimnasio falta izatea, adibidez. Hori gutxi balitz, datorren ikasturtean jantoki zerbitzuak ezingo dio eskaerari erantzun eta orain artekoak baino neurri zorrotzagoak hartu beharko dira. Eta zentzu berean azpimarratu behar da, hemendik bi ikasturtetara, haur kopuruen ratioen araua hautsi egingo dela”.