Santa Teresa komentua. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egiten ari da Santa Teresa eraikinaren erabilera definitzeko. “Aldundiak zehaztu du eraikinari zein erabilera eman nahi dion, eta gure ustez zati bat erabilgarria izango da Orixe ikastolarentzat”, adierazi du Eneko Goia alkateak, Tokiko Gobernu Batzordearen ondoren.
Santa Teresa komentuko zati erabilgarria ez dela nahikoa izango gaineratu du Goiak. “Beste aukera batzuk aztertu nahi ditugu gune horretan. Esaterako, eraikin berri bat eraikitzea ikastolaren beharrak asetzeko”.
Pasa den astean, EH Bildu oso kritiko agertu zen Udal gobernuko bi alderdien jarrerarekin.