Txerria Konstituzio plazan jartzearen aurkako ekintza egin dute

San Tomas egunean Konstituzio plazan erakutsi ohi duten txerriaren kaiolan sartu dira Askekintzako kideak. ‘Ursula’ txerria bertan sartzea saihestu nahi izan dute.

Askekintzaren oharra:

Askekintza, Donostialdeko talde antiespezista, Ursula txerriaren erakusketa ekiditen saiatu da gaur goizean. 12 kide kaiolan sartu eta erresistentzia pasiboko ekintza bat burutu dute, erakusketa orduerdiz galeraziz.

Urtero, Donostiako San Tomasetan, txerri bat jartzen dute ikusgai Konstituzio plazan, festa honetako ikur bezala. Aurten, Ursula izan da egun osoan plazan egotera behartu duten txerria, kaiola batean erakusgai. Azkenik, txerri gehiago izateko esplotatuko dute, bere “jabeek” aitortu dutenez.

Ekintzaren helburua, espezismoa eta egun honetan txerriekin egiten den sarraskia salatzea izan da. Txerriek, gainontzeko animaliok bezela, nerbio sistema zentrala eta sentitzeko ahalmena dute. Ondorioz, errespetua merezi duten norbanakoak dira. Injustua da, norbanako bat bere borondatearen kontra gizendu, objetu bat balitz bezala erakutsi, eta azkenik, txerri gehiago izateko hil arte esplotatzea. Honetaz gain, Ursula bezalako beste 700 txerri inguru erailko dira egun honetan bakarrik Donostiarako.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend