Borroka Sozialen Astea egingo dute Donostian

borroka sozialen asteaBizitza da handiena plataformak Borroka Sozialen Astea antolatu du maiatzaren 19tik 26ra, mobilizazio desberdinez osaturiko egitarau zabal batekin. Gipuzkoako eragile ugariren gizarte borroka desberdinak uztartzea bilatuko dute bertan, indarrak batuz ‘Euskal Herriko erregimenari’ aurre egiteko asmoz.

Turismoaren Mundu Erakundeak hirian egingo duen goi-bilerarekin denboran bat egingo dute aste horretako protestek. Turismoaren aldeko jardunaldi horiek aitzaki bezala hartu dituztela diote ordea plataformatik, izan ere, beraien helburua kapitalaren etsai komunaren aurka fronte komun bat osatzea dela azaltzen dute Bizitza da handienako kideek.

Lo zakuarekin maiatzaren 19an Donostiara joateko deialdia zabaldu dute plataformatik sareetan argitaratutako bideo baten bitartez. Datozen egunetan informazio gehiago emango dutela jakinarazi dute ere.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend