Bilduk udal gobernua osatzearen aurkako taldea sortu dute Facebooken
Oraindik zalantzan dago zeinek osatuko duen Donostiako udal gobernua. Bilduk ordezkari gehien lortu bazituen ere, ez du gehiengorik eta EAJk koalizio abertzaleari babesa emango dion oraindik zalantzan dago. Bien bitartean, denetariko iritziak irakur daitezke Interneteko hainbat webgunetan. Aurreko astean, Game Over Odon ekitaldia egiteko deia egin zuten eta, dagoeneko, 1.900 lagunek eman diote babesa. Bilduren aurka egiten dutenak ere, ordea, ez dira isilik geratu, eta, ‘Por un Gobierno responsable que no paralice Donostia’ taldea sortu dute. Bertan, Bilduren aurkako kanpaina egiten ari dira, hirirako proposamenik ez duela ziurtatuz. Hala, PSE-EE eta EAJ alderdien arteko akordioaren aldeko apustua egiten dute. Oraindik ere kultura zinegotzia den Denis Itxaso beraren iruzkinak ere irakur daitezke bertan.
Erlazionatutako edukia'Game Over Odon' ekimenerako deia egin dute