Laurobaren bideo klip berria
Naiara Arnedo aktore altzatarra, protagonisten artean
Sua gara abestiaren bideo klip berria aurkeztu berri du Lauroba talde donostiarrak. Iglu bat basamortuan izeneko azken diskoko kanta bat da. Naiara Arnedo aktore altzatarra da bideo klipeko protagonistetako bat. Iker Lauroba abeslariak lan berriari buruz hitz egin zuen Irutxuloko Hitzak joan den astean argitaratu zuen elkarrizketan.