San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko dute igandean
Pepe Artola, aktore, idazle eta bertsolaria jaio zela. Hark Donostiari eskainitako abestia eskainiko dute igandeko kontzertuan, eta baita Periko Ugaldek, konposatu zuen San Sebastian famatua ere.
Bestetik, Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurreneko jarduerak direla eta, 2013. urtean urtemuga zuten beste hainbat pertsonen lanak bigarren maila batean geratu dira, baina, 2014an izango dute lekua. Pablo Sorozabal musikagile donostiarra hil zela, adibidez, 25 urte bete ziren iaz. Eta 50 urte Jose Uruñuela konpositore eta dantza irakaslea hil zela.
2014an Real Sociedad Bascongada de Amigo del Pais delakoa sortu zenetik 250 urte beteko dira. Elkarte honen eraginez sortu zen egungo euskal txistua.
Bestalde, emakumeen parte hartzea bultzatzeko eta euren ahotsa danborradetan entzuteko, hainbat proposamen ere egingo dituzte kontzertuan. Adibidez, iturriko abestiak emakumeen askatasunaren adierazgarri izan direnez Europa osoan eta Danborradaren sorrera ere iturriarekin lotuta dagoenez, Maritxu abesti ezaguna danborrarien errepertorioan kokatzea proposatuko dute.
Igandeko kontzertuan Donostiar gazteenek ere lekua izango dute, Kresalako Haurren Danborradak festaren hurbiltasuna aldarrikatuko baitu.
Udaletxeko Udalbatza aretoan eskainiko dute emanaldia, 12:00etatik aurrera.
Hiriaren inguruan sortutako doinu zaharrak eta bitxiak gogoratuko dituzte, eta garai bateko ohiturei jarraiki, San Sebastian egunaren pregoi moduko bat bihurtuko dute igandeko konzertua.
Udal Txistulari taldeak hainbat laguntzaile izango ditu emanaldian, Eskola Gurutziaga abesbatza eta inguruko beste hainbat txistulari, esaterako. Baita Kresala taldeko dantzariak, Jon Ansorena, Aitor Pagola eta Pello Irigoien txistulari gazteak, eta baita Klara Mendizabal eta Ruben Ramada kantariak ere.
Izen asko gogoan
Aurtengo programak berezitasun aipagarriak izango ditu. Aurten 150 urte beteko dira