Txomin Enea, Martutene eta Tabakalerako egitasmoak defendatuko dituzte Madrilen
Udal Gobernuko hainbat ordezkari Sustapen Ministerioko kideekin bilduko dira bihar, osteguna, Madrilen.
Abiadura Handiko Trenak hirian izango dituen sarbideak izango dituzte hizpide, eta Sustapen Ministerioak planteatu litzazkeen azpiegiturek abian diren hainbat proiektu ez oztopatzea izango da biharko bileran lortu nahi dutena.
Defendatuko dituzten proiektuen artean daude Txomin Eneako garapenarekin aurrera jarraitzea eta ‘Campos Eliseos’ bezala ezagutzen den eremuan Plan Orokorraren altxatzea etetea. Udal gobernuaren arabera, bi egitasmo hauek berebizikoak dira. Txomin Eneakoa, esaterako, 400 etxebizitza egitea ahalbidetuko duelako eta oro har, Urumea arroan uholde arriskua gutxituko duelako.
Tabakalerari dagokionez, bertan plaza publiko bat sortzeko trenbidearen estaldura zenbatekoa izango den jakitea ere oso garrantzitsua da udal gobernuarentzat.
Ricardo Burutaran, Hirigintza zinegotziak abian diren egitasmo hauen garrantzia azpimarratu du: “hiriaren etorkizuneko garapenari begira, egitasmo hauek errealitate bilakatzeko lanean jarraituko dugu”.
Protesta deialdia
Udal ordezkariek Sustapen Ministeriorekin Madrilen egingo duten bileraren harira, AHTren aurkako Donostiako taldeak protestarako deia egin du biharko. 11:30ean udaletxe parean elkartuko dira eta AHTk Donostian eragingo dituen kalteen berri emango dute.
Erlazionatutako edukiaAHTaren aurkako protestara deitu dute biharko