Ttan Ttakun irratiko lagunek 'Eguerdiko ahotsa' saioan elkarrizketatu gaituzte
harpidedunak eta sustatzaileak behar ditugu. Gure egoera larriaren berri emateko kanpaina bat abiatu dugu, eta gaur, Ttan Ttakun irratiko lagunek tarte bat eman digute Eguerdiko ahotsa magazinean.
Asier Mendizabal esatariarekin aritu dira solasean Irutxuloko Hitzako Karmele Urbistondo eta Nerea Lizarralde. Irutxuloko Hitzaren ibilbidea, Irutxulo.hitza.eus webgunea, astekaria, irakurleak, gure gaiak, hedabidearen egoera ekonomikoa… Hainbat gai izan ditugu hizpide ordu laurdeneko elkarrizketan. Saioaren 43. minututik aurrera entzun dezakezue gure solasaldia. Eskerrik asko Ttan Ttakun irratiari zuen laguntzagatik!
Donostiako irrati euskaldun libreak Karmengo Amaren kalean duen egoitzatik dei egin diegu Irutxuloko Hitza zaleei martxoaren 13an Le Bukowskin egingo dugun umorezko bakarrizketa saiora etortzera. Jon Plazaola eta Antiguako Txiki izango dira agertokian. Sarrerak bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzu egunean bertan, edo aldez aurretik, Kulturalive.com atarian.
Gure proiektua bizirik mantentzeko lanean ari gara Irutxuloko Hitza-ko langileok. Donostiako tokian tokiko euskarazko hedabideak aurrera egin dezan langileok gure soldatak murriztu ditugu. Hilero 200 euro gutxiago kobratzen ari gara. Herritarren eta gizarte eragileen laguntza behar dugu;