Herritarrei 2016ko proiektuen berri emateko eskatu dio PSE-EEk udal gobernuari
inaugurazioa ekainera atzeratu dute eta sozialistak Donostia 2016 egitasmoarekin “oso kezkatuta” agertu dira gaur goizean egin duten prentsaurrekoan. “Proiektua kinka larrian ikusten dugu. Ez dago alkatearen lidergorik, alkateak ez dio bere erantzunkizunari eusten eta herritarrak zur eta lur daude, ilusiorik gabe, ezer jakin gabe, parte hartu gabe”, halaxe mintzatu da Marisol Garmendia zinegotzia.
Horregatik, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateari herritarren parte hartzea areagotzeko eta prozesu berri bat martxan jartzeko eskatu diote. PSE-EEk ate irekien jardunaldi bat egitea proposatu du. “Herritarren olatu energia horiek berriro astintzeko eta jardunaldi hauen bidez herritarrei 2016ko proiektuen berri emateko eskatzen diegu”.
Egitasmoaren inguruan donostiarrek informazioa ez dutela salatu dute.
Kulturaren Hiriburuaren egoitzaren