Izaro Rubiok irabazi du 25. Lilatoia
Lilatoiak taldeei eskaintzen dizkien sari berezia eman dio Hitza taldeari.
Hitzaren taldearen izenean korritu duten emakumeak igo dira oholtzara eta Lilatoiaren eskutik saria jaso dute. Irutxuloko Hitzaren egoera larria ere ekarri dute gogora eta proiektua mantentzeko laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute.
Bestalde, Ruth Cabanillas izan da lasterketa azkarren egin duen donostiarra. Sailkapen orokorrean seigarren amaitu du, 19 minutu eta 37 segundu behar izan ditu bost kilometroak egiteko.
[box]
SAILKAPENA
Senior
Lilatoiaren sari banaketa Alderdi Ederren egin dute eta bertan izan dira Naiara Sampedroko Berdintasun zinegotzia, Laura Gomez aldundiko Berdintasun zuzendaria eta Emakundeko Ana Alberdi. Ohiko sailkapenaz gain, zenbait sari berezi ere eman nahi izan dituzte. Hasteko, azken urteotan lasterketa baino lehenago egiten den aerobik saioa prestatzen duten bi emakume eskertu nahi izan dituzte. Ondoren, lasterketan azkena iritsi denari ere saria eman diote. Azkenik, talde sariak banatu dituzte. Urolako trena irristaketa taldea eta 50 emakumez osatutako Markina Xemeineko taldea omentzeaz gain, Irutxuloko Hitzak antolatzen duen taldea ere saritu dute.
Azken urteotan
- Izaro Rubio (Ordizia). 17 minutu eta 58 segundu.
- Ana Llorens (Iruña). 18 minutu eta 9 segundu.
- Aratz Rodriguez (Hondarribia). 18 minutu eta 30 segundu.
- Marina Gonzalez (Irun). 21 minutu eta 19 segundu.
- Maialen Gonzalez (Igorre). 21 minutu eta 24 segundu.
- Enara Arquillo (Irun). 21 minutu eta 38 segundu.
- Lourdes Colomo (Zizurkil). 19 minutu eta 22 segundu.
- Mercedes Bautista (Donostia). 19 minutu eta 53 segundu.
- Esther Estefania (Errenteria). 21 minutu eta 6 segundu.
- Nagore Montes (Astigarraga). 10 minutu eta 27 segundu.
- Begoña Huerta (Azkoitia). 10 minutu eta 28 segundu.
- Ana Plazaola (Irun). 10 minutu eta 29 segundu.