Etorkizuneko Hiri Berritzailea Saria lortu du Donostiak
Joan den urtean abian jarritako GuztiONA proiektua nabarmendu du lehiaketaren batzordeak. Bertan, turismoarekin, merkataritzarekin eta gastronomiarekin lotutako agenteak biltzen dira, eta helburua da bertako elikagaien ekoizpena eta kontsumoa sustatzea.
Turismo eta garapen arloan hiririk berritzaileena izatea aitortu dio Europe Business Assembly-k.
Bertako elikagaien ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko GuztiONA proiektua azpimarratu du.
Hirietako bizitza hobetzeko irtenbide berritzaileak bilatu nahi ditu Innovative City of the Future nazioarteko lehiaketak. Lehiaketa honetan Donostia saritua izan da garapen eta turismo arloan. Europe Business Assembly da lehiaketa honen antolatzailea, eta Summit of Leaders plataformaren bidez 56 herrialdetako 6.000 delegatu biltzen ditu.
Mitxelin izarrak dituzten jatetxeak, gastronomia elkarteen tradizioa, pintxoak… Hainbat ezaugarri hartu dituzte kontuan saria ematerakoan.