Lorez eta landarez beteko dute Katalunia plaza larunbatean
Natur Dekolore Azoka egingo dute Groseko Katalunia plazan, larunbatean. Hileko bigarren larunbatean egin ohi dute, eta lore eta landarez betetzen dute plaza. Goizean, 09:00etan irekitzen dute, eta 14:00ak arte egon ohi dira irekita postuak.
Lore eta landareak erosteko aukeraz gain, askotariko produktuak eskura daitezke. Lore eta landare lehorrekin egindako bitxi eta apaingarriak, krema naturalak, hazi eta sendabelarrak… Katalunia plazako Dekolore natur azoka lore eta landare ekoizle eta artisauen topaleku bilakatu da; hamabi salmenta-postutan banatuko dute euren eskaintza.
“Lore eta landareen inguruko ezagutza sustatu nahi dugu”, adierazi du Dekolore Elkarteko Juantxo Pollacino presidenteak. Irakurri Irutxuloko Hitzak egindako elkarrizketa.