2016ko albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira 2016. urtean bisita gehien jaso dituzten albisteak.
‘Lila kolorez blai’
Blai eginda bukatu zuten, baina pozik eta harro atera ziren korrika 5.000 emakume. Nahiz eta 27. Lilatoia lasterketaren lehen minutuetatik zaparrada gogorrak bota zituen, parte hartzaileak ez ziren kikildu. Irribarre batekin aurrera jarraitu zuten, eta euri gehien botazuen uneetan festa giroak goia jo zuen .
Auzoaren aldeko langile nekaezina joan da
Joxepo Kortadi Egiako bizilaguna hil da 60 urterekin, eta hainbat bizilagunek adierazi dute samina. Auzoko dinamika eta saltsa guztietan parte hartu zuen Kortadik, baina Porrontxo jaien alde egindako lanarengatik zen batez ere ezaguna. Kortadik beste auzotar batzuekin batera sortu zituen Porrontxo jaiak 80. hamarkadan.
Dotore amaitu dute Aste Nagusia piratek
Zapiak eta begiko partxea albo batera utzi, eta dotore dotore jantzi ziren gainera gaur piratak. Belle Epoque garaira egin zuten jauzi, glamourra, dirua eta elegantzia nagusi ziren garaira. Hiriko burges dirudun eta agintariez gain, luxuko gonbidatuak ere izan zituzteb Irrikitaldian: Espainiako errege-erreginak, Felipe eta Letizia izan ziren desfilearen buru. Metroa, AHTa, zezenketak, herri galdeketak, kultur hiriburutza eta turismo eredua izan dituzte hizpide, besteak beste, Santa Maria elizan egin duten antzerkian.
‘Istripu larria gertatu da Bulebarrean eta lau zauritu eraman dituzte ospitalera’
Istripu larria gertatu zen Aste Nagusian, Bulebarrean. Gertaera ikusi zutenek kontatu zutenez, motor batek markesinan zeuden hiru pertsona zauritu zituen, auto batekin jo eta autobus baten azpitik pasa ondoren. Motorrean bi pertsona zihoazen, haietako bat autobusaren azpian geratu zen eta suhiltzaileek erreskatatu zuten.
Munibe futbol taldeko Jon Etxeberria omendu dute
Lehenengo urteak kadete eta jubenil mailan egin bazituen ere, ondoren urte ugari eman ditu Antiguako Jon Etxeberriak Munibe futbol taldean. Auzoko taldeko kamisetarekin 1994tik jokatzen du, eta, egun, erregional mailako taldeko kapitaina da. Azkenaldian, ordea, futbola uzteko asmoa duela zabaldu da lagunen artean. Horregatik, omenaldi bat merezi zuela pentsatu zuten gertukoek.
‘EAJ-k jaso du boto gehien Donostian’
Aurreikuspenak betez, EAJk irabazi zituen Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeak, joan den irailaren 25ean. 29 eserleku lortu ditu. Bigarren postuan EH Bildu 17 eserlekurekin. Hirugarren indarra izan zen Elkarrekin Podemos 11-12 eserlekurekin. PSE-EEk eta PPk emaitza txarrak izan zituzten, orohar.
Emaitza orokorrekin bat eginez, EAJ izan zen alderdi bozkatuena Donostian ere, 30.697 botorekin (28.148, aurrekoetan). Bigarren lekuan EH Bildu 17.967 boto jasota (21.193 aurrekoetan); eta hirugarren Elkarrekin Podemos 13.694 botorekin. Sozialistek 12.621 boto lortu zituzten (21.626 aurrekoetan); PPk 11.634 boto (14.825); eta Ciudadanosek 2.395 boto.
“Babes handia dugu, ez gara bakarrik sentitzen”
Errefuxiatuen gaia nabarmendu nahi izan dute aurten Donostiako Piratek. Hala, Hassanna Aalia (Mendebaldeko Sahara, 1988) eta Kateryna Kirsanova (Ukrainia, 1986) izan dira Matti.
1986ko urtarrilean gertatu zen
30 urte bete dira Guardia Zibilak Bakartxo Arzelus, Alejandro Auzmendi eta Luis Maria Zabaleta donostiarrak hil zituenetik, Pasai Antxo eta Donostia arteko mugan, A-8 autobidearen alboan.
‘Dotore hasi dituzte jaiak?Antiguakoek’
Gogoko dituzte antiguatarrek sansebastianak; izan ere, hiriko patroiarekin batera, auzoko jaiak ospatzen dituzte Antiguan. Beraz, euriari beldurrik izan gabe, kalera irten ziren gaur bizilagun asko. Horretarako, ordea, ez ziren edozein eratara jantzi; euren jantzi dotoreenak soinean hartu zituzten Poteo elegantean parte hartzeko.
‘Mendizaletasunak elkartu ditu’
Ustekabean, abenduan, mendizaleentzako bi elkargune berri sortu dira Antiguan: Platerotarrak eta Txantxarreka gaztetxeko taldea. Naturaz eta mendiaz gozatzeko, eta kirola elkarrekin egiteko gogotsu daude Antiguan!


