EAJ-k jaso du boto gehien Donostian ere
eguneko irudiak eta Donostiako emaitzak bildu ditu auzoz auzo.
Aurreko hauteskundeetako emaitzak Donostian:
– Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak 2016 E25.
– Udal eta Foru Hauteskundeak 2015 M24.
– Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak 2012 auzoz auzo eta Donostiako emaitzak.
Aurreikuspenak betez, EAJk irabazi ditu hauteskundeak. 29 eserleku lortu ditu. Bigarren postuan EH Bildu 17 eserlekurekin. Hirugarren indarra izango da Elkarrekin Podemos 11-12 eserlekurekin. PSE-EEk eta PPk emaitza txarrak izan dituzte, orohar.
Emaitza orokorrekin bat eginez, EAJ izan da alderdi bozkatuena Donostian ere, 30.697 botorekin (28.148, aurrekoetan). Bigarren lekuan EH Bildu 17.967 boto jasota (21.193 aurrekoetan); eta hirugarren Elkarrekin Podemos 13.694 botorekin. Sozialistek 12.621 boto izan dituzte (21.626 aurrekoetan); PPk 11.634 boto (14.825); eta Ciudadanosek 2.395 boto.
Ia 1,8 milioi herritar zeuden Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara deituta; horietatik 157.596 donostiarrak. Goizeko datuek kontrakoa adierazi arren, parte hartzeak behera egin du 2012ko hauteskundeekin alderatuta.
Datu orokorraz gain, Irutxuloko Hitzak