Igarotako bidearen kronologia bat

Legorburu eta Igual, estropadako irabazleak, arraunean egin gabe

estropada-akademikoa

Sari banaketan diploma bana jaso zuten irabazleek, diru saria eta oroigarri banaz gain.

Urumeako IV. Estropada Akademikoko irabazleak izan dira 2016an Iñigo Legorburu eta Omar Igual. Urrian izan zen estropada akademikoa, eta, haren harira, komunikazio eta irudi lehiaketak antolatu zituzten. Komunikazio saria, Errenteria-Oreretako Legorburuk irabazi du, eta argazkiarena, berriz, Igualek. Zegozkien sariak abenduaren 28an jaso zituzten, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean. Azken batean, antolatzaileen arabera, kirolaren baloreak nabarmendu nahi dituzte lehiaketa horien bidez, eta,  bereziki, aulki mugikorreko arraunaren baloreak. Argazki irabazlea zuri-beltzekoa da, eta, bertan, bi emakumezko arraunlari ikus daitezke, esfortzu keinuekin. Bigarren postuan geratu da Fernando Zamarbide; eta, hirugarren lekuan, Pasai Donibaneko Josu Zelaiaran. Komunikazio sarian, Legorburu izan zen lehena, Uraren memoria lanarekin; 2015ean eta 2014an ere Legorburuk eskuratu zuen saria. Izaro Lestayo Getariako patroia izan da bigarrena, Bizitzaren estropada lanarekin.
HITZAkide HITZAkide