Manuel Matxain bertsolariak Uliako Gimnastikari eskainitako bertsoak
Manuel Matxain kirolzalea eta kirolaria zen etaUliako Gimnastikan ibilia. Zurriolako krosean parte hartu zuen puntako kirolarien pare geratuz. 1932an, 16 urte soilekin, dagoeneko ezaguna zen toka munduan, eta 1933tik aurrera korrikalari bezala ibili zen Uliako Gimnastikan eta tokiko zein probintziako hainbat txapelketatan hartu zuen parte. Aurten Uliako Gimnastikak Hiritar Merezimenduaren Domina jantziko duela-eta, Matxainek idatzitako bertso hauek berreskuratu ditugu.
Uliako Gimnástica-ri Korrikarako apizioa izan det gaztetandikan, zedozer no ski egingo nuan ezpalitz izan gerrikan. Amasei urte nituanean sartu nintzan Gimnastikan, esker on asko jasoak ditut etengabe geroztikan.Txoko ortako sozio danak daukate biotz aparta, ainbeste urte pasa ta gero gutaz oroitzen dira tao Urtero oiek gure etxera bialtzen didate karta, karrera ikusi ta bazkaltzera guk ez dezagula palta.
Errege egunez izaten degu Kurtsal ondoan karrera, arrigarria emen jendeak berari dion arrera. Asko kostata munduko onenak etortzen dira onera, toki ederra ikusteko ta debalde berriz sarrera.
Gerra aurreko laisterkariok, oitura zarra degunez, pozikan asko alkartzen gera danak Errege egunez. Umore onez bapo bazkaldu inguratuak lagunez, Donostiako otxote bati kantu ederrak entzunez.
Irurogei ta amaika urte txoko ori sortu zala, diamantezko eztaiak zuek dituzute bereala. Jaungoikoari egiten diot nere errezo apala, komeni bada, aurtengo danok berriz alkartu gaitzala.
Urte guztian ari zerate zuek lanean ixilka, donostiarrak ikus ditzaten munduko onenak korrika. Zuen izena zabaldua da Europa eta Afrikan, gora kirolak, gora Donosti eta gora Gimnastika!