Iaz irten ziren lehen aldiz Martuteneko kaldereroak. (Argazkia: Sarroeta auzo elkartea)
Martutenen otsailaren 3an irtengo dira kalera kaldereroak, bigarren urtez jarraian. Haurtxokoak eta Gaztelekuak bultzatu dute kaldereroen jaia auzoan, Songintzulo, El Pilar eta Txapel Haundi elkarteekin elkarlanean. Arantzazuko Ama ikastolaren jolastokitik irtengo da zartagin burrunba, 18:00etan, eta bi ordu inguruko ibilbidea egingo du. Geldialdi nagusiak auzoko elkarteetan egingo dituzte, etaelkargune nagusia Ander Arzelus plaza izango da, Haurtxokoaren ondoan.
Haur, gazte eta helduei deia zabaldu diete, parte hartzeko; horrela, entsegu irekiak egingo dituzte nahi duen guztiarentzat, otsailaren 2an izango da hurrengoa, Gaztelekuan, 18:00etan.