Schommerren unibertsoan barrena
Ibilbide ikusgarria egitea proposatzen du Tabakalerako Kutxa Kultur Arteguneak. Izan ere, Alberto Schommer argazkilari gasteiztarraren lanak ezagutzeko aukera du bisitariak. Euskal Herriko argazkigintzan erreferentea da, eta Espainia eta Europako argazkigintza modernoaren aitatzat jotzen dute. Argazkiek nortasun ahaltsua dute, eta beti erakutsi dute haustura formalerako borondatea; maiz, eremu estetikoak esploratzera eraman izan ditu. Erakusketak 89 lan biltzen ditu.


