Arrokako frontoia garapen urbanistikotik at geratuko da parte-hartze prozesuaren emaitza izan arte
Aurrera doaz San Bartolome inguruko obrak. Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu bezala, Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio eremua urbanizatzeko proiektuaren aldaketari. Hori horrela, erabakiak eragina izango du eremu horretako garapen urbanistikoan, hala nola Arroka kaleko frontoian. Izan ere, Goiak esan duenez, Udalak auzotarrekin egiten ari den parte-hartze prozesuaren emaitza izan arte, ez dute eremu horretan urbanizazio lanik egingo.