Albiste irakurrienak
‘Europako Hizkuntzen Mapa kenduko du udalak’
Albistea azkar zabaldu da mapa kentzera doazela jakin denean, eta haserrea zabaldu da herritarren artean, sare sozialetan.
‘Quidditch’ partida bihurriak egin ditu Ubarroiak kofradiak’
Inauteriak modu orijinalean ospatu ditu Groseko Ubarroiak kofradiak. Harry Potterren fantasiazko liburuetan inspiratuta, Txofreko plazan Quidditch partidak egin dituzte. Irutxuloko Hitzak egindako bideo eta irudi bilduma ikus daitezke webgunean.
‘Uliako mintegietako hirigintza proiektua baztertzeko eskatu du arkitekto talde batek’
Plan Orokorraren aldaketa puntuala eskatu dute, eta Uliari Hiri Parke izaera ematea.
‘Mozorrotzeak saria du’
Inauteriak bizi eta parte hartzeko proposamenen inguruko erreportajeak arrakasta izan du webgunean.
‘3txulo txarangak Parte Zaharreko kaleak girotu ditu’
Laugarren urtez, 25 bat lagunek osaturiko txarangak, Sarriegi plazan eman dio hasiera inauterien festari. Bideoa eta irudi bilduma egin genuen webgunean.
‘Donostiaren mugak’
Adibide Komunikazioak Irutxuloko Hitzarentzat egindako argazki erreportajeak harrera bikaina izan du.
‘Loiolako Pili Jauregiri Urrezko Sardina eman diote’
Tantai Loiola konpartsako kide ohia saritu dute Donostiako konpartsek. Urtero inauteriak sustatu eta bultzatzeagatik.
‘Karaokean aritzeko aukera egongo da martxoan Parte Zaharreko hainbat tabernatan’
Parte Zaharreko Ikatz kaleko hainbat tabernatan karaoke saioak egingo dituzte martxoko ostiraletan. Gauerdian hasiko da karaokea eta goizaldera arte kantuan egoteko aukera eskainiko dute.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak izan dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.
Erlazionatutako edukiaHizkuntzen mapa kendu egingo dute