Zezenketaren galdeketen afera aztertzen ari da udala
EH Bilduk bi proposamen aurkeztu ditu kontsultari bide emateko.
Eneko Goia Donostiako alkateak baieztatu du zezenketen galdeketaren aukerak aztertzen ari dela EAJ alderdia. Udal gobernuko bazkide duten PSE-EEk gaiaren aurrera ez egitea erabaki arren, jeltzaleek kontsulta bermatzeko konpromisoa agertu dute.
Pasa den astean bi proposamen aurkeztu zituen EH Bildu taldeak. Horiek aztertzen ari direla adierazi du Goiak: “Zestoakoa, esaterako, aztertzen ari gara. Tauromakiaren legearen aurretik egin zuten kontsulta, eta beraz, testuinguru juridiko eta politiko ezberdina zuen”.
Donostia Antitaurina plataformarekin ere bildu da EAJ, eta hiritarren galdeketa araua prestatu zuen udal taldearekin ere. Bestalde, plataformak udal taldeekin erronda bat egingo du.
Erlazionatutako edukiaZezenketen galdeketa egiteko bidea zehazteko eskatu du EH Bilduk