Albiste irakurrienak
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.
‘Donostiako militante bat kanporatu du Sortuk, emakumeen aurkako abusu-praktika jarraitu batengatik’
Sortu alderdiak jakinarazi duenez, Donostiako militante ezagun bat ezker abertzaletik kanporatu dute, emakumeen kontrako abusu-praktika jarraitu batengatik. Jasotako lekukotza eta datuen arabera, pertsona horrek, «militante izaera aprobetxatuz», emakume gazteen argazkiak biluzik lortzeko «iruzurra eta manipulazioa» erabili dituela salatu du. Kaltetuak izan diren emakumeei «babes osoa» adierazi die alderdi abertzaleak, eta horien esku jarri dituzte beraien baliabide guztiak.
‘Txurrutene prest daukate’
Jaiez gozatzen ari dira Añorgan. Joan den astean festak egiten dituzten bizilagun batzuekin izan zen Irutxuloko Hitza, eta erreportajea irakurrienetakoa izan da.
«Auzoko talde eta elkarteen bidez eraiki dugu aurrean ikusten duzuen guztia»
Zementonen jaitsierarekin eman ziete hasiera ofiziala Añorgako karmengo jaiei; Karmen egunera arte egitarau zabala izango dute Añorgan. Jaien lehen eguneko irudi bilduma eta bideoa ikus daiteke Irutxuloko Hitzaren atarian.
‘Iragarri dituzte karmenetako kontzertuak’
Trakets, Laiotz, La Jodedera… Kaiko karmenetako musika egitaraua zein den jakiteko jende asko sartu da gure webgunean.
‘Axier Jakak Donostiako Udala utziko du’
Donostiako EH Bilduko zinegotziak joan den astean iragarri zuen bere kargua utziko zuela, eta albiste irakurrienen zerrendan sartu da, berriz.
‘Motorzale bat hil da’
Donostiako 45 urteko motorzale bat hil zen asteartean, Erdialdean. Gertatutakoa ikertzen ari dira, ez dakite istripua izan den ala gidariaren ondoezagatik izan den.
«Deigarriak ez diren produktuei ez zaie jaramonik egiten»
Artista hasiberriei laguntzeko doako argazkilaritza eta diseinu zerbitzua eskaintzeko sortu zuten Hazten Hasten proiektua. Ordutik, Eddik eta Makokik hainbat egitasmo babestu dituzte.