Aukeran dantza taldea omendu du aldundiak
berarekin hitz egin zuen IRUTXULOKO HITZAk martxoan, dantzan ohituren inguruan idatzitako erreportaje baterako. “Fusioak beti dira interesgarriak eta bideak, zuzenak ala ez, baina beti saiatu gara berritzen”, aipatu zuen Muruamendiarek omenaldian. Diotenez, kide guztiek gogo handiz egin dute lan eszenografia, jantzi eta koreografia berriak ikertzen eta prestatzen. “Egia da ahalegin hori ez dela beti ondo ulertua izan, baina egia da ere, Aukeran konpainiari esker, euskal dantza agertoki handietan ikusi ahal izan dela eta gero eta jende gehiagok jarraitzen duela”, diote konpainiako kideek. Urte horietan guztietan eskainitako ikuskizunak asko izan dira: Sutargi, Bideak, Gernika, Burnia, Geltokian, Maurizia.
Itxasok eskertu egin die euskal dantza mundu osoko agertokietara eraman izana, eta agertoki horiek partekatu dituelako hainbat artista ospetsurekin, besteak beste, Igor Yebra, Lucía Lacarra eta Jone Santamaria.
Aukeran dantza taldeak hogei urte bete ditu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak omendu egin du konpainia donostiarra, urteurrenaren harira, “Izandako ibilbide bikainarengatik”.
Denis Itxaso Kultura diputatua pozik agertu zen joan den astean egin zieten harreran: “Aukeran taldeak hogei urte daramatza esanahi berriak bilatzen eta berritzen, tradiziotik abiatuta, harremanetan jartzeko dantza gizartearekin eta egungo joera sozial eta kulturalekin”.
Edu Muruamendiaraz da konpainiako zuzendaria eta