Albiste irakurrienak
‘Herria taberna itxiko dute’
34 urtez egon da zabalik Parte Zaharreko Herria taberna, baina ixteko erabakia hartu du. Albiste irakurriena izan da, eta erabiltzaile askok penaz hartu dute berria.
«Antiguak ez du metroa behar»
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, Topoaren igarobidearen aurkako martxa zaratatsua eta jendetsua egin zuten Antiguan. Larunbateko protestaren bideoak eta irudi bildumak bisita asko izan ditu.
«Askotan, inportanteena aktibo bizitzea da»
Osasungintzako militantetzat du bere burua Ibon Etxeberriak (Gros, 1973). Egfisios kontsultan askotariko bezeroak artatzen ditu, eta orain ‘Irutxulo.hitza.eus’ atarian osasun kontuez idazten hasi da. Hari egindako elkarizketak arrakasta handia izan du.
«Bertsozale elkarteari ez diot ezer eman, berak eman dit niri»
Bertsozalea eta Bertsozale elkarteko kidea da Joxe Mari Altuna (Antigua, 1940). Bertsogintzan zein herrigintzan aritu da. 1986ko txapelketan hartu zuen parte lehen aldiz laguntzaile moduan. Joan den asteko azaleko protagonista izan zen, eta webgunean irakurle askoren jakin-mina piztu du hari egindako elkarrizketak.
«Sukaldea estresa kentzeko leku bat da, lasai hartzekoa»
Asier Okariz sukaldaria Barazki Otorduak izeneko ikastaroa ematen ari da Amarako Donosti Berri elkartean. Bisita asko izan ditu elkarrizketak.
‘Zure lehenengo Behobiarako aholkuak’
Ibon Etxeberriak Irutxuloko Hitzaren webgunean eta Behobia-Donostia lasterketaren atarian idatzitakoak arrakasta handia izan du.
«Agertoki batera lehen aldiz igo nintzenean, oso argal nengoen»
Raquel Arranz kulturista donostiarraren elkarrizketaren aurrerapen bat eman dugu webgunean, eta bisita asko izan ditu.


