Igarotako bidearen kronologia bat

Ligako 'Final Fourrerako' sailkatu da Reala

Realak liga titulua irabazteko pauso berri bat eman zuen atzo play-offetako final laurdenetako itzuleran lortutako garaipenarekin. Lehengo neurketa 2-1 galdu eta atzokoa ere markagailuan atzetik hasi arren, donostiarrek markagailuari buelta eman eta 4-5eko emaitza globalarekin lortu dute txapelketaren hurrengo faserako sailkatzea. Bera Berak, bere aldetik, ligako bosgarren titulua lortu zuen asteburuan Zuazoren aurkako partida lehiatuan gailendu ostean. ESKUBALOIA Emakumezkoen Ohorezko maila, 26. jardunaldia
  • Zuazo 24 – 28 Bera Bera
HOCKEYA Emakumeen Ohorezko maila, Play offetako final laurdena
  • SPV Complutense 2 – 4 Reala
 
Erlazionatutako edukiaBosgarren liga irabazi du Bera Berak
HITZAkide HITZAkide